SAGAR MOTAK

Anisa, Mamula oedo Gordin Xuria... Euskal Herriko sagar emblematikoak ezgutzeko parada duzu, errabiatu batzuen lanari esker atxikirik.

[SE:varit_de_pommes]

Sagardien artatzea

Gure sagardietarik 5 labrantxa biologikoan dira :

Jatsu (Arnaud Carricaburu), Makea (Ximun Bergouignan), Izpura (Xantal Zamponi), Labastida (Patrick et Térèse Urruty) , Pagola (Jean-Claude Aguerre)

 

Beste sagardiek ez dute sekulan tradamentu kimikorik ukaiten.
Hauek laborariak ez diren zale batzuen jabetzak dira, eta horrengatik ezin dute BIO labelarik eskuratu.

Bi urte guziz uzta murrizten da

Sagardien garapen naturalarekin, urte batetik bestera agertzen den txandakatze bat eramaiten du. Zuhaitzei aldaketa inposatzeko ordez, gu gira egokitzen, gure sagarno ekoizpena antolatuz : sagar ainitzeko urteetan, sagarno gehiago ekoizten eta atxikitzen dugu. Horrela urte ttipietako uzta osatzen dugu.

Mota ezberdinak

Mamula sagarra Eztika motatik biziki hurbila da. Neurri handikoa, berdea da, berant horitzen da. Bizia eta eztia da, garraztasun pixka batekin.

Ondomotxa neurri ttipiko sagarra da. Osoki horitzen da hontuz, biziki goxoa eta taninoz aberatsa. Sagarnoaren egiteko arras egokia da.

Gordin Xuria sagar xuri lodia da. Azido/zukre oreka bikaina du. Euskal Herriko sagar mitikoa da ! Hontzean kasik xuria bihurtzen da. Ongi atxikitzen da. Azaroaren erdian hontzen da.   

Eztika sagar ttipi xuria da. Garratza da, mamulatik hurbil. Neurri handiko haziak ditu. Osoki berdea da, berant horitzen da. 

Anisa sagarra Apez Sagarra deitzen da ere. Famatuena da dudarik gabe, preziatuena eta erabiliena (sagar jalea, jusa, sagarnoa) Ipar Euskal Herrian.

Peatxa fruitu zaporetsua da. Neurri handikoa, azal zimurtsua du, marroina, batzutan ttitta horiekin. Mami trinkoa du, zukratua, biziki bizia eta urtsua.Jusaren egiteko arras egokia da. Urriaren erdian hontzen da.

Eri sagarra lehertua da, neurri handikoa, gustu zaporetsua du. Lasto-horia da, iguzkiarekin gorriz marratua. Ongi atxikitzen da. Urri bukaeran hontzen da.


Horaires d'ouverture : Lundi au Vendredi de 10h à 17h (fermé les jours fériés)

 : 05 59 37 87 12       : 06 33 53 26 33       : cidreeztigar64@gmail.com

Eztigar, Beltxu 64120 Saint-Just-Ibarre