Nor gara ?

1990 - Errabiatu talde baten desafioa

  • Herriko sagar motak babestu
  • Ipar Euskal Herriko sagarno ekoizpena berriz bultzatu
  • Lapostuak sortu mendiko eskualde behartsuetan
  • Mendiko etxaldeen diru iturri gehigarri bat eraman

 

 

[SE:qui_sommes_nous]

EZTIGAR sozietatea euskal sagar ekoizleek sortu dute. Hamar bat euskal sagar mota ezberdin ekoizten ditugu :  Anisa, Eri Sagara, Ondo motxa, Gordin xuria ... Gure sagarnoa eta sagar jusa elgarrekin egiten dugu, gure ezagutza eta ohidurekin, Donaixtin (Baxe Nafarroa, Oztibarre). Gure proiektuaren jarraitzeko, gazteei gure ezagutzen transmititzea garrantzisua da.

Sagar landen garapena

Lehenik, 90-92. urteetan, Sagartzea elkarteak lekuko sagarnoarentzako sagar motak zerrendatu ditu eta bere landatze proiektuarentzat 7 mota hautatu ditu  : Anisa edo Apez sagarra, Mamula, Eztika, Peatxa, Eri sagarra, Gordin xuria eta Ondo motxa.

94-96. urteetan, 16000 arbol landatu dira (30 hektarea)  Euskal herriko iparralde guzian,  lapurdin gehienak Hazparne inguruan izanki eta Baxe Nafarroan, Oztibarre eta Garazi aldean.

Sagarnoaren ekoizpena eta merkaturatzea

1996. urtean sortua, Eztigar kooperatiba sagarnoaren ekoizpenerako Donaixtin finkatu da. 2000ko uztailean lehen postua sortu da. Gaur egun kooperatibak 28 bazkide ditu.

2006. urtetik goiti, kooperatibako talde ttipi batek SARL moduko enpresa bat sortu du SARL Segida izenarekin. Egitura horrek bere gain hartzen ditu produktuen ekoizpenak eta komerzializazioa (sagarno idorra, goxoa eta sagar jusa).

Lehen emaitza sustagarria   

2012ko udazkenean, bazkideen etxaldeetan 320 tona sagar bildu dira. Erdia Donaixtin ekoiztu da 24000litro sagar jusa, 30 000 boteila sagarno goxo eta 40 000 boteila sagarno idor egiteko. Beste erdia Astigarragako sagarnotegi bati saldu zaio (Gipuzkoan).


Horaires d'ouverture : Lundi au Vendredi de 10h à 17h (fermé les jours fériés)

 : 05 59 37 87 12       : 06 33 53 26 33       : cidreeztigar64@gmail.com

Eztigar, Beltxu 64120 Saint-Just-Ibarre