La plus belle des pommes

Le mardi 30 septembre 2014

Anisa, Mamula edo Gordin Xuria... Euskal Herriko sagar mota bereziak, jaraitzale batzuen lanari esker babestuak izan dira.

Anisa sagarrra Apez Sagarra deitzen da ere. Famatuena da dudarik gabe, preziatuena eta erabiliena (sagar jalea, jusa, sagarnoa) Ipar Euskal Herrian.
Neurri ttipikoa, azala zimurtsua du, marroin-hori kolorezkoa, gorri-liranja marratxoekin iguzki aldean.
Mamia xur-xuri eta goxoa du. Urtsua eta bizia da, anisa zapore arin batekin.

Mamula sagarra Eztika motatik biziki hurbila da. Neurri handikoa, berdea da, berant horitzen da. Bizia eta eztia da, garraztasun pixka batekin.

Ondomotxa neurri ttipiko sagarra da. Osoki horitzen da hontuz, biziki goxoa eta taninoz aberatsa. Sagarnoaren egiteko arras egokia da.

Peatxa fruitu zaporetsua da. Neurri handikoa, azal zimurtsua du, marroina, batzutan ttitta horiekin. Mami trinkoa du, zukratua, biziki bizia eta urtsua.Jusaren egiteko arras egokia da. Urriaren erdian hontzen da.

Gordin Xuria sagar xuri lodia da. Azido/zukre oreka bikaina du. Euskal Herriko sagar mitikoa da ! Hontzean kasik xuria bihurtzen da. Ongi atxikitzen da. Azaroaren erdian hontzen da.

Eri sagarra lehertua da, neurri handikoa, gustu zaporetsua du. Lasto-horia da, iguzkiarekin gorriz marratua. Ongi atxikitzen da. Urri bukaeran hontzen da.

Eztika sagar ttipi xuria da. Garrazta da, mamulatik hurbil. Neurri handiko haziak ditu. Osoki berdea da, berant horitzen da. 

Horaires d'ouverture : Lundi au Vendredi de 10h à 17h (fermé les jours fériés)

 : 05 59 37 87 12       : 06 33 53 26 33       : cidreeztigar64@gmail.com

Eztigar, Beltxu 64120 Saint-Just-Ibarre